top of page

Irakasleok,  hemen aurkituko duzue IKTei buruzko informazio gehigarria, presentazioak, bideoak, artikuluak  eta abar.

 

Hainbat baliabideen informazioa azaltzen da. Hain zuzen ere, DIIGO, SCOOP.IT, Errealitate areagotua, internet hezkuntzan artikuluaren laburpena.

Informazioa eta lak lortzeko eta gordetzeko tokiak

Errealitate Areagotua

Internet Hezkuntzan

-Interneten erabilera gelan irakaslearen hezkuntza ideien menpekoa izango da.

-3 Metafora eta ikaskuntzaren 2 teoria:

→Internet liburutegi bezala: baliabide asko gure esku jartzen ditu. Irakasle eta ikasleen sarbidea erabili dezakegu material erabilgarri ugari eskuratzeko. Eskola ezaguera iturri handia da, hala ere, kaotikoa da eta nekez liburuak ordezkatuko ditu. Sareak, baliabide itzela da ikasleen ikuspuntua elikatzeko. Gainera analizatze, baloratze eta informazio desberdina integratzearen prozesua ezagueren eraikitze prozesuaren oinarria da.  

→Internet inprenta bezala: Sarea elementu motibatzaile bezala eta Ikasleen produkzio digitalen gestio bezala erabili. Izan ere, lanak publikatzen ditugunean munduari erakusten diogu gure lanaren emaitza. Gaur egungo weblogen edo wikien arrakastarekin, software soziala dutenak, ikusten da pertsonek sare ireki bat nahi dutela.

→Internet komunikazio kanala bezala: jasotzen ditu ikas esperientzietan egindako pertsona desberdinak, irakasleak, ikasleak, zentro desberdinak, herri desberdinak, egindako ekintzak interneten bidez komunikatzen direnak. Lan Proiektu batzuek erabiltzen dute interneta komunikazio eta kooperazio kanala bezala beste pertsona eta taldeekin, proiektu berean lan egiten dutenak, koordinatuki.

 

-ESTRATEGIA didaktikoak:

  • Altxorraren bila: Lan orri bat da edo web orri bat galdera batzuekin eta esteka batzuekin non ikasleek erantzunak bilatzen dituzte. Azkenean GALDERA HANDI bat dago, bere erantzuna ez dena zuzenki agertzen eta exijitzen duena bilaketan ikasitakoa elkartzea eta baloratzea.

 

  • Webquest-ak: ikerketa gidatua da, zerbait ekoiztean datzana, infomazioarekin gauzak eginez. Dokumentu bat ikasleentzat, gehienetan eskuratzen dena sarearen bidez, eta hurrengo parteak ditu: sarrera, ariketaren deskripzioa eta prozesua, ebaluazioa eta ondorioak.

 

 

 

 

  • Proiektu telekolaboratiboak: Truke interpertsonalak, informazio kolekzioak eta arazoen ebazpenen proiektuak.

    • Elkartruke interpertsonalak: ikasleak irakasleekin, ikasleekin adituekin eta abar elektronikoki  komunikatzeko. gizabanako-gizabanako, gizabanako-talde edo talde-taldekoak izan ahal da komunikazioa.

    • Arazoak konpontzeko proiektuak: leku desberdineko ikasleak  koordinatuki lan egitea arazo errealei aurre egiteko.

Dokumentu honetat aurreko testuen erreferentziak agertzen dira
 
Irakurketa-idazketa, afektibitate eta hizkera lantzeko ariketa batzuk

KALIMERO ESKOLA

bottom of page